XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gose ginelarik ere, egun horretan jende askok egiten zuen barau eta otoitz; hauen artean, ekialderako aukeratuak izan zirenak ere egoten ziren.

Pertsona gaixo hauei zenbaki bat ezartzen zieten lepotik zintzilik eta aparteko koartel batera eramaten zituzten derrigortuta.

Ondoren ganadua garraiatzeko bagoietara igoarazten zituzten, ateak zigilatu eta Auschwitz-era iritsi arte ez zituzten irekitzen.

1944an azken aukeraketa haietako bat egin zutenean, SS-ko Koartel Nagusian azken gerrako zaurituak bildu zituzten.

Gure izenaren inguruan biribil gorri bat egin zuten.

Heriotzatik libratu ginen.

Behin, atarian, gizon zahar samar bat nigana etorri zen.

Ekialdera joateko aukeratua zen, dudarik gabe, lepotik zintzilik baitzeraman zenbakia.

Norabidea galduta zebilen, urduri, beldurrez beteta.

Eskuan kartoi-kaxa bat jarri zidan, kolorezko gauzez betea.

Ez zidan bere izenik eman; hauxe bakarrik esan zidan: Hemen zerbait, neure oroipena izan dezazun.

Ondoren joan egin zen azkar.

Harriturik geratu nintzen eta kaxan zer ote zegoen begiratu nuen.

Puntuzko gauza txikiak ziren, koloretako lumak eta zorrien kontrako likido-botila bat.

Zerk eragin ote zion gizon hari opari hura niri egitera? (...)